“Geometria eta kolorea”

Eibart Eibarko Artisau Elkartearen eskutik etorri da proiektu hau burutzeko proposamena.
Urtero antolatzen duten  gabonetako Azokak leku aldaketa ugari jasan ditu azken urteotan, eta oraingoan heltzeko zailagoa den espazio txikiago batetan kokatu dute.
Azokaren promozio osoa diseinatu dugu irudi koloretsu eta original baten bitartez, orainarte artisautzarekin lotu izan dugun imaginariotik aldenduz.
Lan honen helburu nagusia, azokaren kokapena definitzea erraztuko duen seinalizazio on bat burutzea da, eta hori lortzeko, lokalak berak zeukan erakusleihoaren espazioarekin jolastu behar dugu.
“Memphis estiloak”  kolore eta forma aldetik ematen dituen aukerak baloratu ostean, hautu egokia iruditu zaigu lan hontan lortu nahi duguna lortzeko. Kolore lau eta forma geometrikoen konbinazioak erreklamo potentea sortzen dute kaletik  ikusgai dagoen kristal eta sarreran, eta barrurantzako bidea erakargarriagoa bihurtzen dute.
Hortaz aparte, aurretik burutu den kanpainaren hedapenerako, kartel bat eta bideo pildora bat sortu dira, oso iraupen laburrekoa, sare sozialetan zabaltzea baita bere helburua.

“Geometría

y color”

La propuesta para este trabajo ha venido de la mano de la Asociación de Artesanía de Eibar, llamada Eibart.
La feria de Navidad que se organiza todos los años ha sufrido varios cambios de ubicación, y para este año, se ha elegido un espacio mucho más pequeño y de difícil acceso.
Por ello, el eje principal de este proyecto es la visibilización y señalización de la feria a través del escaparate, utilizando esa gran cristalera y las escaleras de acceso que tiene el espacio y jugando con sus posibilidades.
Se ha diseñado toda la promoción de la feria, alejándose del imaginario de la artesanía tradicional y dandole un estilo más fresco, dinámico y colorido.
Se han valorado las posibilidades que ofrece el “ estilo Memphis” en cuanto a la aplicación del color y la flexibilidad de sus formas, y se optado por un diseño inspirado en el mismo para formar un reclamo potente que atraiga todas las miradas.
Aparte del escaparate, se han realizado una píldora audiovisual para la difusión en redes sociales y un cartel publicitario.